2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

 INPERIALISMO ETA FAXISMOAREN AURKA

KLASEKO ANTIFAXISMO BORROKALARIA!

Nazioartean pairatzen ari garen gerra inperialista egoeraren aurrean, Ezkerraldea Antifaxistak honako hausnarketak plazaratu nahi ditu herri langilearen aurrean:

  1. FAXISMOAREN AGERPENA KAPITALISMOAREN GARAPENARI LOTUTA DAGOELA ULERTZEN DUGU. Honek zer esan nahi du: nazioarteko burgesia handiaren geroz eta sektore gutxiagotan kontzentratutako botere ekonomikoak(monopolismoa), munduko herrien arteko berdintasuna eta elkartasunetik urruntzen gaituela, behin eta berriro beraiek zuzendutako sarraski-guda eta erasoetara eramaten gaituztelarik. Nagusiki, Banku Mundialak, Nazioarteko Diru Funtsak, banka handiak eta kapital finantziariak ordezkatzen dituzte ekonomikoki sektore horiek, Amerikako Estatu Batuek, Europar Batasunak, Israel eta Saudi Arabiako monarkia faxistek politikoki eta NATO militarki.
  2. ESTAMENTU EKONOMIKO MONOPOLISTA HAUEK, BERAIEN ESTATUEK ETA ADAR MILITAR IZUGARRIEK HERRI OSO ASKOREN ETA HERRI KLASEETAKO MILIOIKA GIZAKIEN BIZITZAK HONDATZEN ARI DIRA herrialdeak bonbardatzen, ekonomiak desorekatuz edo estatu kolpeak bultzatuz. Ez da fenomeno berria historian baina egun hartzen duen intentsitatea bereziki larri eta kezkagarria da: aurretik Yugoslaviarekin egin bezala, Afghanistan, Irak, Libia, Yemen, Somalia, Nigeria, Egipto, Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikak, Siria, Venezuela... suntsitzen ari dira, Ipar Korea, Errusia eta Iran euren zerrenda beltzean daudela aurreratzen diguten bitartean. Adibidez, Sirian, hedabideek "errebelde" eta "oposizio demokratiko" izendatzen dituzten Isis edo Al-Nusra deitutako benetazko faxistak armatuz eta bultzatuz egin dezakete, edo estatu-kolpe estaliak antolatzen ("udaberriak" deiturikoak Ukranian edo mundu arabiarrean, "oposizioa" Venezuelan...), edo interbenzio "humanitarioa" militarki burutzen... etab. Zenbat herrialde bonbardatu, erasotu edo militarki inbatu dituzte planifikatutako sarraski inperialista hauen biktima diren herrialdeek?
  3. TALDE EKONOMIKO MENPERATZAILEEK EUREN ESTATUAK ETA HEDABIDEAK ERABILTZEN DITUZTE GEZURTATZAEKO, IRAINTZEKO, MANIPULATZEKO ETA SUNTSITZEN DITUZTEN HERRIALDE ETA GOBERNUEN AURKAKO IRITZIA SORTZEKO.  Kanpaina hauek gure klase sozialean, langileriarengan duten eragina kezka sortzen digu bereziki. Langileok gure kabuz pentsatzeko gai izan behar gara, "adi egonez zapalduak gorrotatzera eta zapaltzaileak maitatzera eramango gaituzten komunikabideen aurrean", Malcom X buruzagi afroamerikarrak esan bezala. Langileak eta esplotatuak gara, ezin dugu  egoera honen arduradunen diskurtso eta propaganda horren erraz burmuintzera baimendu. Are gutxiago, zeozertaz informatuta gaudenaren uste ustelaz mezu hauek errepikatzea, gertatzen ari dena guztiz kontrakoa den bitartean.
  4. ZORITXARREZ, EGOERA TAMALGARRI HONEK EZ DU ATERABIDE ERRAZ, BEREHALAKO EDO BAKETSURIK. Kontrakoa pentsatzea gure burua egainatzea litzateke. Alta, badira "gerra gelditzeaz", "errefuxiatuekin gizatasuna eta elkartasunaz", "biolentzia mota oro arbuiatzeaz", "nazioarteko justizia eta zuzenbideaz", "beste mundu bat posiblea denaz" hitz egiten diguten eta euren burua "ezkertiartzat" aurkezten duten sektore politiko eta sozial zabal batzuk. Sektore sozialdemokrata hauek sistema kapitalista deitutako zirko beldurgarri esplotatzaile honen parte dira. Herri langilea domestikatu eta nahasteko daude eta funtsean, soilik biolentzia militarrez, errepresioz eta eurak bezalako iruzurgileekin sostenga daitekeen erregimenaren iraunkortasuna defendatu  egiten dute, oinarrizko aldaketa iraultzaileak galaraziz. Hedabideen gainean dioguna esan genezake euren gainean ere bai: hitzez herria defendatzen dutela diotenak euren ekintzekin egiten diote traizio. Sektore hauek arazoaren ondorioetan jartzen duten arreta arazoari berari aurre egiteko adorerik ez dutelako.
  5. MUNDUKO LANGILEOK KLASE MENPERATZAILEAK ETA EUREN APARATU EZBERDINEK INPOSATZEN DIGUTEN ERREALITATE HAU SALATZEKO ETA AURRE EGITEKO GAI IZAN BEHAR GARA. Horretarako antolatuta egon behar gara, ez dugu "salbazio" isolatuan sinisten, baizik eta gure klase soziala eta munduko herrientzako aterabide kolektiboetan. Antolakuntza eta borroka internazionalista eta antifaxistan oinarritutako aterabide errealak dira behar ditugunak. Horregatik, kontzientzia hartzera eta mobilizatzeko deialdia egin nahi dugu.   
          Guk antifaxismoaren lerroetatik egiten dugu... eta zuk?

ZERTARAKO BALIO DU ARBUIATZEN DEN FAXISMOAREN GAINEKO EGIA ESATEA BERAU SORRARAZTEN DUEN KAPITALISMOAZ EZ BADA EZER ESATEN? 
(B. BRECHT) 
EZKERRALDEA ANTIFAXISTA 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina