Ekainak 18rako Venezuela Aurrera PLATAFORMAK BILBON deitutako manifestazioaren
aurrean
Ezkerraldea
Antifaxista antolakundeak, Venezuelako herriak pairatzen duen egoeraz
konsziente delarik, bat egin nahi du Venezuela Aurrera plataformak ekainaren
18an Bilbon antolatutako deialdiarekin eta langile eta herri antifaxista
guztiari bertaratzeko deia luzatzen dio.
Oligarkia
inperialistaren hedabideek deitzen duten “oposizio demokratiko” horrek,
Ukrainan edo Sirian egiten duten bezala, Venezuelako Errepublika
Bolibartarraren gobernu legitimoaren aurka ari da egoera gaiztotzen, klase
herrikoienentzako bideratzen diren zerbitzu publikoen aurkako eraso terroristak
burutzen, demokratikoak eta aurrerazaleak diren ekimenak zapuzten, eta neurriz
kanpoko bortizkeria bultzatuz, herritarren artean hildakoak eragiten.
Venezuelako
prozesu bolibartarra aurrera eramateko moduarekin eta zehazkiago, bere
gobernuak hura gidatzeko eta “sozialismoan sakontzeko” hartutako ildoaren
gainean ditugun ezadostasunen eta iritzi aniztasunaren gainetik, une honetan
Venezuelako Gobernua irmo eta zalantzagabe defendatu beharrean gaudela adierazi
nahi dugu. Une konkretu honetan Venezuelan jokoan dagoena ez delako bide
zuzenenaren gaineko eztabaida. Jokoan dagoena
herri oso baten duintasuna da, mendeetan zehar Venezuelan baztertuta
bizi izan diren klaseek prozesu bolibartarrarekin lortutako boteretzea,
ongizate sozialari eta sistema publikoari dagokionez lortutako aurrerapenak,
politikoki emandako aldaketa aurrerazale-demokratikoak, etab. Une honetan,
Maduro eta Gobernu bolibartarra defendatzea, munduan gauzak nola dauden
ikusita, Chileko Allende defendatzea bezain argia iruditzen zaigu,
zalantzagabeko betebehar antifaxista alegia.
Guretzat,
prozesu bolibartarrak likidatu eta desantolatu ez dituen Venezuelako klase
aberats eta atzerakoienek gidatzen, diruz laguntzen eta antolatzen dute delako
oposizio hau, bere adierazpen bortitzena barne. Horretarako inperialismoaren
babesa daukate, Venezuela Bolibartarrak egiten duen bere lurraldearen eta
ekonomiaren subirautzaren defentsa arazo larri bat delako oligarkia eta euren
klaseko pribilegioak arriskuan somatzen dituzten beste sektore batzuentzako.
Espainiar estatua aberatsen esanetara dagoen oposizio honen aldekoa da eta
Euskal Herrian ere, besteak beste, PNV alderdiko Iñaki Anasagastik, euskal
eskuinaren ordezkari bikainak alegia, babestu egin ditu eta Bilbon burutu
dituzten mobilizazioetan lehen lerroan kokatu da.
Argiago
esanda, guretzat, altxamendu herrikoi eta demokratikoa deitzen duten hori,
aldagai partikularren gainetik, Ukraina edo Sirian gertatu bezala, altxamendu FAXISTA
eta erreakzionarioa besterik ez dela adierazi nahi dugu. Altxamendu faxista
honen aldekoek Bilbon bertan lau mobilizazio burutu dituzte azken hiru
hilabeteotan, lasai asko eta inolako herri-erantzunik gabe. Hori dela eta
ALERTA ANTIFAXISTA zabaldu nahi dugu, egin ditzaketen hurrengo agerpenetan
Euskal Herrian lekurik ez dutela ozen eta irmo jakin dezaten eta honi
dagokionez ere, euskal langileok batasun antifaxistaren bidetik antolatzen has
gaitezen.
SIRIAN ETA UKRAINAN BEZALA, VENEZUELAN ERE FAXISMOARI
BITARTEKO GUZTIEKIN AURRE EGIN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina