2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

FRANKISMOA ETA BERE ERREFORMA ESTATU ESPAINOLEAN

1936eko Otsailaren 16an Herri Fronteak hauteskundeak demokratikoki irabaztearekin batera, Herri Langilearen masa eta antolakundeen biziberritzea eman zen eta bata zein bestea odolean itotzeko armetan altxatu ziren faxistak urte bereko uztailaren 18an. Batzuen eta besteen helburu politikoak, praxia, baloreak, klase jatorria, asmoak,… egun ere mantentzen direnak dira. Gerra eta gerra osteko sarraski odoltsuan ito zuten faxistek Herri Langilearen indar antolatua. Ordutik aurrera hasiko zen Herri Langilearen ixilpeko Erresistentzia jorratzen.
Euskal Herrian onartu ez zen 1978ko Konstituzio Espainolak faxismoak agortuta zituen forma batzuei agur esan zion, “zeozer alda dezagun denak bere horretan jarrai dezan” leloari jarraituz, Estatu Batuek, OTANek eta Europar Batasunak homologatutako estatu demokratikotzat onar zezaten nazioarteko harreman berrietan. Garaiko “antifrankista” epel, alderdi burges eta mezu aurrerakoia izan arren izatez sozialdemokrata ziren guztiak, Erreximenarekin zahar-berriarekin bat egin zuten, gaur egun arteko iruzur historiko bati jarraipena emanez. 37 urte hauetan asko eta asko, milaka, izan dira 1936ko Otsaila hartan defendatu asmo zutena defendatzeagatik eraildako, atxilotu, torturatu, espetxeratu, kaleratutako, edo beste edozein modura errepresaliatutako Herri Langilearen seme-alabak.
Autodeterminazio eskubidea egikaritzea; lanpostu eta etxebizitza duinak denon eskubide izatea; preso politiko eta iheslarientzako Amnistia; herriaren beharrengan pentsatutako hezkuntzaren, osasungintzaren, ekipamendu sozialen eta kulturaren suspertzea; monopolioen, indar errepresi-boen, talde faxista eta arrazisten deuseztea; oroimen historikoa berreskuratu eta jendarteratzea; emakumezko eta gizonezkoak libre eta berdintasunean bizitzeko eskubidea izatea; euskaraz bizi ahal izatea;….
Ala demokrazian bizi ginela uste al zenuen zuk?

ANTIFAXISMO BORROKALARIAN ANTOLATU ZAITEZ!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina