Deialdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Deialdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

Maiatzak 1. Klase borrokaz kapitalismoa suntsitu!!


KLASE BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU

Apirilaren eta maiatzaren zehar klase borroka ardatz izango duen kanpaina abiaraziko du Ezkerraldea Antifaxistak. Maiatzaren Batak duen esanahi historikoa eta gaurkotasunez beteriko edukin osoa aldarrikatzeko baliatu nahi ditugu data hauek, guretzat, eta aldarrikatzen dugun borrokarentzat ezinbestekoa den ildoa argitzen jarraitzeko, mobilizazioaren, propagandaren eta agitazioaren bidez Ezkerraldeko langileria borrokalariari gure eskeintza zabaltzeko eta formakuntzari klase borrokaren ikuskeratik eskeinitako dinamikak aurkezteko. Bere lehen pausuak ematen doan antolakunde “gaztea” izan arren, orain artean eta hemendik aurrera egin eta egingo dugun bezalaxe.

Faxismoaren agerpena, forma eta gure errealitate historikoan duen egikaritze partikularraren  inguruko hausnarketa burutu genuen gure antolakundearen aurkezpen publikoa egin aurretik. Oinarri ideologiko orokor batzuk eztabaidatu eta partekatu genituen, sortu asmo genuen etxea lurzorutik eraikitzen hasteko. Oinarri horien arteko bat, gure jarduera erabat ezaugarritu eta baldintzatu egiten duena antolakundearen izaera antikapitalistarena da. Klase sozialetan banatutako, menperatu eta menperatzaileen esistentziarekin ezaugarritzen den sistema politiko-ekonomiko eta sozial guztia da faxismoaren agerpena eta forma eragiten eta determinatzen duena. Kapitalismoaren garapenarekin eta batez ere, gaur egungo bere garai monopolista eta inperialistan burgesia menperatzaileak langileria menperatuaren esplotazioa eta zapalkuntza betikotzeko erabiltzen duen euskarrietako bat delako faxismoa. Horixe da gure erronka, faxismoaren aurkako borroka kapitalismoaren aurkakoarekin testuinguratzea, lotzea, eta beraren bidez antolatzea. Hortaz, “Klase Borrokaz Kapitalismoa Suntsitu” izango da kanpaina honetarako aukeratu dugun leloa.

Maiatzaren Bata 1890ean ospatu zen lehen aldiz Euskal Herrian, Ezkerraldea zeharkatu zuten greba eta mobilizazioak burutu zituztelarik mehategietako beharginek. Euren gainbalioa modu gupidagabean xurgatzen zuten eta euren kontura oso azkar kapital eta botere meta paregabea kontzentratu zuten oligarkek inposatutako esklabutzari amaiera jartzeko asmotan eta lan eta bizitzeko gutxieneko eskubide batzuk gure historian lehen aldiz mahaigaineratu zuten modu antolatu eta masiboan. Ordutik asko izan dira azken mende eta erdian buruturiko manifestaldiak eta klase borrokaren baitan emandako mota guztietako borroka-adierazpenak. Meatzarien izerdi gorritik Sestaoko INEMaren kontrako ekintzan duela 25 urte Rosa, Jesus eta Marisolek isuritako odol gorrira klase bera da burgesiak bere pribilegioak defendatzeko eta betikotzeko helburuarekin sortutako egitura eta aparatuak borroka antolatuaren bidez kolpatzen mantendu dena: Langileria konsziente eta borrokalaria. 

Klase borrokaren zorroztea eta kamustea kapitalismoak nozitutako krisi ekonomikoen gogortzeak eta bere baitan dauden eragile guztien posizioek determinatzen dituzten fenomenoak dira eta hauek biek, hurrenez hurren, baldintza objektiboen eta baldintza subjektiboen eremuak osatzen dituzte. Egiari zor, gaur eta hemen baldintza objektiboek zapalduen iraultza bat gauzatzeko adina osagai daudela agintzen dute. Inor ez litzateke harritu behar iraultza sozialaren aldeko deia eta antolaketarekin alegia. Esplotazio mailak eta historian zehar langileriak buruturiko borroka gogorrekin lortutako eskubideen galerak ez dute mugarik eta monopolistek munduko desjabetuak eta herri langile guztiak baldintza tamalgarrietan superbizitzera kondenatzen dituzte egunez egun, krudelkeria eta izu inperialista hedatu dutelarik. Hori guztia bezain egia da baldintza subjektiboak nahasmena eragin eta estatu faxista honen agintari nagusi den oligarkia bere botere politiko, ekonomiko eta errepresiboari aurre egin diezaiokeen antolatutako aurkari konsziente nabarmenik gabe dirauela baieztatzea. Mugimendu antifaxista ere, iraultza sozialerako baldintza subjektiboen multzoa osatzen duen beste aldagai baten gisa, bere mugak ditu eta estatu mailan duen presentzia eta antolaketa zeozer indartu dituela ematen badu ere, egoerak esijitzen duenetik urrun gaude oraindik. Borroka ekonomiko-sindikalak piztu egiten diren arren, ez dute oraindik izaera politiko nabarmenik lortzen, esan nahi baita, langileria eta burgesiaren arteko norgehiagokoarenen gordintasuna masiboki azaleratzeko balio handirik izan ez dutela, “bake eta hitzarmen soziala”ren zaindari diren saldutako eta burokratizatutako sindikatu hori eta erreformistek ardura berezia dutelarik honetan guztian. Beste horrenbeste parlamentarismo faltsuaren mozorroaren estalpean dirauen estatu espainolaren eta berau gidatzen duen oligarkiaren izaera faxista alboratu eta herri langilea hauteskundeekin liluratzeko saiakeretaz eta aparatu instituzional ustelaren periferia jakin batzuen kudeaketaz eta euren lan ildoak Klase Borrokaren esistentzia manipulatu eta euren interes alderdikoietara egokitzeaz bizi diren politikari profesional estatalista edo abertzaleei dagokionez.       

Oraingo honetan ez gara iraganaz gehiegi arituko. Gure ustetan erabateko gaurkotasuna duten mezuak zabaldu nahi ditugu kanpaina honen bidez, Maiatzaren Batak guretzat duen esanahiaz baliatuz:

-Klase Borroka eta berau gainditzeko kapitalismoaren suntsiketaren beharra konplexurik gabe, ozen eta irmo aldarrikatu nahi dugu. Biolentziaz eta hertsapenaz ezarri zutena, biolentziaz eta hertsapenaz mantentzen dute oraindik ere beraz, “klase arteko adiskidetzeaz”, “hitzarmen sozialetaz”, “bizipozaz”, “Hiritargoa”z, “kastetaz”, “estatu dezenteetaz”, oligarkia faxisten neurrira sortutako eta bere kontrolpeko parlamentarismoaren “aukeretaz”…. mintzo diren aukerazaleak eta erreformistak salatu nahi ditugu, azken batean, praktikan, kapitalismoaren eta bere instituzio burgesen kudeaketa baino ez delako euren helburua, status pertsonala (eta askotan pertsonalista) mantentzeko sustraietara jo gabeko jarrera.

-Tamalez, langileok ez gaude oraindik Klase Borrokaren gordintasunari behar bezala heltzeko antolatuta. Konstatazio honek arrazoi eta arduradun zehatzak ditu eta gure ustetan langileriaren desmoralizazioa eta esplotatzaileen ideologia baino bultzatzen ez duten aitzaki gehiegi entzuten ari da gure herri eta auzoetan: “jendeak ez du kontzientziarik”, “elkartasunik ez dago”, “langileriaren alde zeozer egitea dioten guztiak berdinak dira”,… Aterabide kolektiboa ez balego bezala, estatu burgesak ezarri eta baimenduaren baitan atera gabe nahi gaituzte, euren esplotazio eta errepresioaren menpeko langileak behar dituztelako, antzeztutako irrifar batekin eguneroko umiliazioak agoantatzen jarrai dezagun. Burgesiak Langileriaren aurka darabilen terrorismoari aurre egiteko klaseko antolakunde borrokalariak dira behar ditugunak, kalean edota lantokietan borroka molde guztiak osagarrituz eta gure klasearen aurrean sinesgarritasuna irabazi eta autoestimua goratu egingo dutenak. Zeozer nahi duenak zeozer sakrifikatu beharrean dago. Zer esanik ez kapitalismoa suntsitzeaz ari bagara. Kapitalismoak dakarren katai ta zapalketa izan dadila guretzat indar askatzailea zioen euskal iraultzaile batek idatzitako abestiak. Sasi adituaren plantak eginez bere talaiatik antolakuntza eta borroka iraultzailerako baldintzarik ez dagoela errepikatzen dutenek ez dute gure onarpenik jasoko. Baldintzak antolakuntza eta borroka iraultzailearen bidetik soilik sortuko direlako. 

Estatuaren makineria errepresiboak ezarrita duen izuak klase bezala gure egunerokotasunean partekatzen dugun frustrazioan eta ordainduta ez ditugun oinarrizko jabetza materialekin konformismoan eta norbere irudiaren zein kontsumismo zentzugabearen forma ezberdinetan (komertzial guneetatik edozein drogomenpekotasunera) adierazitako zoriontasun faltsu eta birtual bat antzeztera eramaten gaitu, borroka egiteak zer suposatzen duenaz jabe garelako denok. Isunak eta espetxea, lanetik edo etxetik kaleratzea,… dira klase borroka geldiarazteko burgesiak dituen bitartekoetako batzuk. Beldur hori gainditzen ez dugun artean, kapitalaren kontra edozein erara borroka egitegatik errepresioa pairatzen dutenak babesteko elkartasun eraginkorra antolatzen ez dugun bitartean, klase bezala antolaketa borrokalariari ekiten ez diogun bitartean eta langileriaren lerroen baitan eragin nabarmena duten burgesiaren morroi eta suhiltzaile guztiak baztertzen ez ditugun bitartean gure buruari amaierarik ote duen galdezka jarraituko dugu erorketa libre honetan, lurreratzea ahalik eta beranduenen iristeko desio egoistarekin emango dugularik bizitza osoa edota antolaketa praktikorik gabeko eta edukin errealez gabetutako lelo perfektuenak hedatzen.      

-Antifaxistok urteurren berezi baten inguruan ospatuko dugu aurtengo Maiatzaren Bata: 1936-2016, Herri Fronteak hauteskundeak irabazi eta altxamendu faxista martxan jarri eta 80 urtera estatu espainolean guda zibil-antifaxista galdu genuenetik ezarritako faxismoarekin apurketa demokratikoa burura eraman gabe darraiela gogoratu beharrean gaude. Zentzu horretan 1978an ezarritako erreximenak eta bere konstituzioa aurreneko frankismoaren oinordeko zuzentzat hartzen ditugu oraindik, gaur egungo aukerazaleak, sozialdemokratak eta erreformistak kinka larrian dagoen eta kroniko bihurtutako krisi politiko, ekonomiko eta instituzionalen kudeaketaz arduratzen den estatu hori legezkotzeko darabilten hitzontzikeri, faltsukeri eta saldukeriaren gainetik. Herri Fronteak eta bere garaipenarekin indartutako langile eta herri masek eta erreforma garaian lantegi eta kaleetan gure herriak borrokatutako aldarrikapenetan oinarritutako apurketa demokratikorik gabeko aterabide oro errefusatzen darraigu antifaxista borrokalariok. Lan duina, Etxebizitza eskubidea, Autodeterminazio eskubidea, Amnistia, torturatzaileen, ustelen, narkotrafikari eta proxeneten eta bestelako talde faxisten zigorgabetasunarekin behingoz amaitzeko Herri Justizia, emakumezko langilearen erabateko berdintasun erreala, erakunde inperialistetatik ateratzea (EB, NATO,…),…. dira orokorrean, besteren artean, burutu gabeko apurketa demokratiko hori, 1936tik lurpean dauden edota ahaztu ezin ditugun borrokalari antifaxista guztiei zor diegun Garaipena ezaugarritu behar duten helburuak. Atzo eta gaur, Borroka bide. Azken 80 urte hauetako ibilbideak ezaugarritzen du guk aldarrikatzen dugun Antifaxismoaren izaera eta jarrera, estatu osoko gainontzeko mugimendu antifaxista borrokalari guztia ezaugarritzen duen bezalaxe, nazionalki zapaldutako herrietakook izan ditzakegun berezitasunen gainetik.    

-Maiatzaren Batak duen izaera internazionalista ukaezina aintzat hartuz, gure miresmena eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu inperialismoaren basakeria eta oldarraldia pairatzen duten Munduko Herri Langile borrokalari guztiei, eta bereziki inperialismoak ezarri dieten gerrei bitarteko guztiekin aurre egiten diotenei. Aipamen berezia egin nahi diegu Siriako subirautza defendatzeko eta mundu arabiarrean AEB eta EBren inperialismoaren gotorleku diren Saudi Arabia, Turkia, Israel eta erreakzio wahabita faxistaren adierazpen ezberdinen oldarraldiak geldiarazteko bere aberria defendatzen etxetik mugitu gabe geratu diren guzti-guztiei. Ukraina ekialdeko Donbassen borrokan dirauten milizia antifaxista eta antioligarkikoak modu berezian aipatu nahi ditugu ere. Orokorrean, kontinente guztietan hedatuta dagoen Klase Borrokan eragiten duten herri langilearen adierazpen iraultzaile guztiak, Indiako Herri-Guda, Venezuelako Milizia Bolibartarrak, AEBtan antolatutako autodefentsarako Pantera Beltza berriak,… Herrien artean Bakea, Klaseen artean Guda. No Justice, No Peace.

-Ezin dugu beste alde batera begiratu sarraski inperialisten eta behartutako pobrezia egoera neokoloniaren ondorioz euren aberritik ihes egin eta Europako gotorlekuaren zehar noraezean dabilen masa migrariaren errealitate tamalgarriaren aurrean. Egunez egun oligarkia eta estatu inperialisten komunikabideek, hau da, herrialde horien azpiratzeaz miseriaz, esklabutzaz eta sarraskiaz bizi baino aberasten direnen hedabideek pasatzen dituzten irudiek nolabaiteko “bihotzberatasuna” piztu egin dute Europa zaharreko herri sektore anitzetan. Refugees Welcome -Errefuxiatuak Ongi Etorri- edo Rights for all the People -Pertsona Guztientzako Eskubideak- bezalako mezuak plazaratu egin ohi dira azkenaldian. Turkiako estatu faxistaren eta EBaren arteko ituna dela eta asaldatu egin dira sektore hauetako gehienak. Karitatea ala elkartasuna? Errealitate hau eragin dutenen komunikabideek bideratu eta kontrolatutako euren kontzientziarekin lasai bizi ez direnen “sukar mendebaldarra” ala inperialismoaren ondorioen gordintasunak eragindako herri antolaketa konszientea? Gure ustetan, inperialismoaren egituren parte diren eta euren erasoen aurrean ixildu egiten diren erreformista eta sozialdemokrata asko eta asko ari dira modu ezin aukerazaleagoan errealitate krudel hau bere interes eta protagonismorako baliatzen. Afghanistan, Irak, Libia edo Siria bezalako herrialdeen aurkako eraso eta sarraski inperialistak “demokrazia” eta “giza eskubideen” izenean burutu dituztenekin batera osatzen dute kapitalismoaren zirkoa, batzuek makila darabilten bitartean hauek azenarioa eskeintzen digutelarik “gizatasunaren” izenean. “Beste mundu bat” posible dela diote, beste kapitalismo bat nahi dutela esan nahi duten bitartean. Egoera dramatiko, guztiz arbuiagarri eta tamalgarri hau bezalako ondorio lazgarririk gabeko kapitalismoa nahi omen dute. Guk, ondorio hauek eragiten dituen sistemaren kontra ez jotzeko duten jarrera koldar eta hipokrita salatu nahi dugu, ameskeri eta lilurakerietan oinarritutako aterabide utopikoen ordezkari hauek gezurrak baino ez dituztelako saltzen euren alderdi instituzionalizatu, banketxeen mailegu eta inperialismoaren funtsek sostengatutako erakunde karitatibo, GKE eta bestelakoen bitartez. 

Beste alde batetik, aipamen berezia egin nahi dugu Europako gure kide antifaxista greziar, ingeles, frantses, alemandar, hungariar etab.,… guztien inguruan: errefuxiatuen eremuetan, migrarien akanpalekuetan, estatuen mugetan edo hiri handietan talde nazi-faxista eta poliziaren erasoetatik desjabetutako masa hau defendatzeko unean erakusten ari den ausardia eta erabakimenagatik zoriondu nahi ditugu. Euren ekimena ez da sarraskigileen hedabideetan agertuko baina euren ekimena da oraingo honetan  errefuxiatuen eta migrarien auzia dagokion Klase Borrokan kokatzen lehena ondorio lazgarriak eragiten duen borroka eredugarri baten bidez. Errealitate honek guztiak modu bortitzean ari da azaleratzen onartutako eremu batzuetatik orain artean atera ez den Nazi-faxismoa eta bere ideia ustelak Europa osoan hedatuta eta antolatuta daudela eta, tamalez, ez dugu uste intentzio onenekin edo gupida karitatiboenarekin sarraski inperialisten ondorio latz eta gordin hauei guztiei amaiera edo muga jarri ahal izango diogunik. Nazi-faxismoa ez da inoiz desagertu (nola desagertu kapitalismoa dirauen artean?) baina Europako bihotzean berriro esnatu egin da, geratzeko dator eta har ditzakeen diskurtso, estetika eta forma zehatzetatik harago, aurrez-aurreko ekidiezin bezain gogorrak datozela aurreikusi eta iragarri dezakegu modu ezin argiagoan. Honen guztiaren inguruan sakonki hausnartzeko eta behar den modura antolatzeko deia zabaltzeko baliatu nahi dugu ere Maiatzaren Bata aitzaki hartuta egiten ari garen kanpaina hau.

Gure ustetan, kapitalismoak berak migrari eta errefuxiatu hauetako milaka Europa osoko langileriaren parte bihurtu ditu. Hortaz, langileriaren parte diren heinean, klaseko elkartasunaz harago, batzen gaituen klase borroka berean parte hartzeko bitartekoak eskeini behar dizkiegula uste dugu, estatu terroristek onartu, legalki baimendu eta kudeatutako asistentzialismo oro gainditu eta baztertzeko. Langileriaren adar honen aurkako arrazakeria eta xenofobia adierazpenak borrokatzeko deia luzatzen dugu, “hemengoentzako laguntzak”, “lehenik etxekoak”, “lanpostuak lapurtzera datoz” bezalako lelo populisten atzean faxismoaren oinarri ideologikoa izkutatzen delako. Berton jaioa ala migraria, langileria bera da.   

-Azkenik kanpainaren baitan bi deialdi burutuko ditugula jakinarazten dugu. Ezkerraldeko Herri Langile osoari bertan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu.

MANIFESTAZIOA: Apirilaren 30ean, larunbata, 20:30etan Barakaldoko Bide Onera Plazatik.

HITZALDIA-FORMAKUNTZA: Euskal Herriko Langile Mugimenduaren bilakaera historikoa. Santi Ramirezen eskutik. Maiatzaren 7an, larunbata, 18etan Portugaleteko Merkatuan.

GORA MUNDUKO LANGILERIA BORROKALARIA!
KLASE BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU!
BURGESIAREN ETA FAXISMOAREN AURKA TREGOARIK EZ!                            

2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ACTOS CONMEMORATIVOS DEL 80 ANIVERSARIO DE LA VICTORIA DEMOCRÁTICA DEL FRENTE POPULAR


OTSAILAK 12 (OSTIRALA)
19etan SANTURTZIko La Kelo Gaztetxean
12 de FEBRERO (VIERNES)
 19:00 en  La Kelo Gaztetxea de SANTURTZI

Kanpainaren aurkezpena eta formakuntza saioaPresentación de la campaña y actividad formativa 

OTSAILAK 13 (LARUNBATA)
19etan PORTUGALETEKO La Rantxe Plazan
13 de FEBRERO (SÁBADO) 
19:00 en la Plaza La Rantxe de PORTUGALETE

Manifestazio antifaxista eta ekitaldi politikoaManifestación antifascista y acto politico

OTSAILAK 20 (LARUNBATA)
19etan PORTUGALETEko Merkatuan
20 de FEBRERO (SÁBADO)
19:00 en el Mercado de PORTUGALETE
Mahai ingurua: Komunistak, Abertzale Sozialistak eta Anarkistak
Mesa redonda: Comunistas, Abertzales Socialistas y Anarquistas
Enrique Cuadra - Antxon Gomez/Alberto Muñoz - Enrique Hoz




2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Donbassen alde eta inperialismoaren aurka, euskal antifaxistok Bilbora! Por el Donbass y contra el imperialismo, ¡antifascistas a Bilbo!

URTARRILAk 23, 12:30etan BILBOko Gran Via 45ean
23 de ENERO CONCENTRACION en en el numero 45 de la Gran Vía de Bilbao a las 12:30


"Euskaraz"
Datorren urtarrilaren 23an elkarretaratze bat dago deituta Bilboko Gran Viako 45.zenbakian, Moyua Plazako Gobernu Zibilaren atzekaldean dagoen Privat Bank banketxe ukrainarraren egoitzaren parean. Abendutik martxan dagoen giza laguntzarako bilketa eta elkartasun kanpaina berri baten baitan kokatzen da EH-Donbasss Komiteak eta Mugimendu Antifaxistak antolatutako deialdi hau. Bere helburua oso argia da: Ukrainako Junta oligarkiko eta nazifaxistak Bilbon duen ordezkari baten egoitzaren esistentzia baliatzea Donbass lurraldeko Donetsk eta Luganskeko herri errepubliketako erresistentzia antifaxistaren alde eta EBak eta AEBek finantziatutako, armatutako eta babestutako erregimen sarraskizalearen aurka herri langilea mobilizatzea Euskal Herrian.  
Privat Bank horren sortzaile eta akziodun nagusien artean dago Igor Kholomoisky. Jatorri judutarra duen pertsonai hau, Ukrainako erreakzio oligarkikoaren adierazpen borobilena da, Azov bataloi nazi-faxistaren sponsor nagusia eta sionismoak lurralde hartan duen ordezkaririk gorenetakoa. Lobby sionistaren instituzio ezberdinak ekonomikoki bideragarri egiten ditu Kholomoiskyk. Ukrainako gizon aberatsenen zerrendan hirugarren tokia okupatzen du eta bankari bezala, primeran ari da bere zeregina betetzen, oligarkiaren botereari herri antolaketa eta borroka demokratikoaren bidez aurre egiten diotenen aurkako indar mertzenario hiltzaileak sortuz eta mantenduz.  
Donbass eskualdeko egoera tamalgarria, herri langile xume bati inposaturiko eraso militarra alegia, luzera jotzen hasten da. Mozorrotutako estatu kolpea eman zenetik Kieveko Maidaneko udaberrian, oinarrizko edozein eskuliburuk nazi-faxistatzat joko lukeen erregimen berriak, Stepan Banderaren ondarea berrezarri du politika instituzionala eta jendartearen egunerokotasuna argitzeko iparrorratz gisa. Armada naziaren okupazioa jasan zuenean Ukrainak, botere boltxebikearen aurkariak batu zituen Banderak UPA deiturikoan, arrazan eta mitoetan oinarritutako ikuskera ultranazionalistak bultzatuz ukrainar nazioaren inguruan, okupatzaileekin bat eginez. SESBak Ukrainar errepublikaren lurralde auziari aterabidea eskeintzeko, Ukrainar Errepublikaren antolaketan eta bere kultura bultzatu eta sendotzeko asmoz buruturiko prozesuan erabilitako metodologien egokitasunaz ez gara arituko oraingoan. Ezta SESBaren eraispena eman zenetik errusiar kapitalismoak gatazka honetan izan ditzakeen aldeko edo aurkako aldagaien inguruan ere.  




2016 honetan oso argi izan behar dugu inperialismoak herri langileak esplotatu, elkarren aurka egin eta suntsitzen jarraitzeko instrumentalizatzen ari den baliabideak arsenal ideologiko atzerakoienarenak direla, izan fundamentalismo erlijiosoak, muturreko aberkoikeriak, xenofobia ala arrazen menderaezintasuna. Donbass: 11 mila zibil hilik, beste 17 mila gehiago zauriturik, bi milioi lagun deserrian. Ukrainar estatua: 200 antifaxista, komunista, sindikalista eta kazetaritik gora basatiki erailak edota bizirik erreta Odessako 2014ko sarraskian eta bestelako ekintza faxistetan, ideologia eta antolaketa komunista eta langileriaren antolakunde ezberdinen legez kanporatze eta espetxeratzeak, homosexualen aurkako jazarpen eta erasoen biderkatzea, bestelako minoritateen aurkako legeria eta bortxa, garai sobietarreko ondare historiko, politiko eta kulturalaren erabateko “garbiketa”,…. Hau dena EBak eta AEBk bultzatuta eta euren adar militarra den OTANek armatuta eta babestuta. Herrien aurka, eta kasu zehatz honetan, europar Ekialdeko baliabide naturalen kontrola eta Errusiari estatu ezberdinekin zituen harreman ekonomikoak oztopatzeko helbururarekin Mendebalde kapitalista guztia burutzen ari den jazarpen inperialista errukigabe agertzen da kasu honetan, behin eta berriz herri langileak maltzurki erabiliz eta elkarren aurka xaxatuz egitasmo krudelenen mesedetan ari direlarik. Eskuineko zein “ezkerreko” hedabide konbentzionaletako esatari eta kazetariek Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka bat aurkezten digute, azaleko baieztapen zozo batzuen bidez munduko langileok bertan gertatzen ari denaren aurrean itsu, mutu eta gor gera gaitezen eta aurreiritziz beteriko baieztapen okerrak plazara ditzagun.  





Larunbata 23an Gran Viako Privat Banken aurrean elkarretaratzeko deialdiari positiboki erantzuteko deialdia eginda, beste alde batera ez begiratzeko dei xumea egin nahiko genuke. 1936ko data esanguratsutik 80 urte igaro diren honetan, une hartako Nazioarteko Brigadistak gogoan ditugularik, mugarik ez duen inperialismoaren eta faxismoaren aurka eta mugarik ez dugun herri langileon askatasun, berdintasun eta elkartasunaren alde, demokrataz ta bakezalez aurkezten zaizkigun hiltzaileen sarraskien biktima diren herri guztien sufrimenduaren garrasia gure egiteko joan behar gara Bilbora. Besteak beste, duela 30 urte Euskal Herrian NATOri emandako ezezko borobila kalean, modu praktiko batean biziberritzeko aukera aproposa iruditzen zaigu urtarrilak 23ko hitzordua. Gaur egungo Ludmila Pablichenko eta Vasili Zaitsev guztien alde, zapaltzen gaituzten estatuek ordaindutako bonbek suntsitutako eskola eta erietxerik gabe noraezean dabiltzan ume eta agureen alde, duintasunagatik eta kontzientziagatik borrokan dauden milizia antifaxista guztien omenez eta Euskal Langile Herriaren elkartasunez beteriko arima antinperialista eta borrokalariari hauspoa emateko, elkar ikusiko dugu Bilbon datorren 23an sionismo faxistaren jabetza den Privat Bank erakunde kapitalistaren aurrean. Herrien arteko Bakea, Klaseen arteko Guda.





"Castellano"

El próximo 23 de enero está convocada una concentración en el número 45 de la Gran Vía de Bilbao, frente a la sede del banco Privat Bank ucraniano situada detrás del Gobierno Civil de la Plaza Moyúa. Esta convocatoria se enmarca dentro de la campaña de recogida de ayuda humanitaria y solidaridad organizada por el comité EHDonbass y el Movimiento Antifascista. Su objetivo es bien claro: aprovechar la existencia de la sede en Bilbo de uno de los representantes de la Junta oligárquica nazi-fascista de Ucrania para movilizar en Euskal Herria al pueblo trabajador en favor de la resistencia antifascista de las repúblicas populares de Donetsk y Lugansk del territorio del Donbass y en contra del régimen asesino financiado, armado y amparado por la UE y los EEUU. 

Igor Kholomoisky es uno de los fundadores y principal accionista de Privat Bank. Este personaje de origen judío, representa a la perfección a la reacción oligárquica de Ucrania. Es el principal sponsor del batallón nazi-fascista Azov y es uno de los mayores representantes con los que cuenta el lobby sionista en dicho territorio. Kholomoisky viabiliza económicamente varias instituciones del lobby sionista. Ocupa el tercer puesto en la lista de los hombres más ricos de Ucrania y como banquero cumple perfectamente con su tarea de crear y mantener a fuerzas mercenarias asesinas contra aquellos que hacen frente al poder de la oligarquía por medio de la organización y la lucha democráticas.   
La penosa situación del territorio del Donbass, es decir, la imposición de una agresión militar permanente contra un pueblo humilde, empieza a eternizarse. Desde que se gestó un golpe de estado camuflado en la primavera del Maidan de Kiev, el régimen impuesto que cualquier manual básico calificaría como nazi-fascista, repuso el ideario de Stepan Bandera como faro para la política institucional y la rutina social. Cuando Ucrania sufrió la invasión del ejército nazi, Bandera reunió a los enemigos del poder bolchevique en la llamada UPA, uniéndose a los ocupantes y promoviendo ideales ultranacionalistas basados en la raza y los mitos. Hoy no pretendemos debatir en torno a la eficacia de las metodologías utilizadas por la URSS en el proceso llevado a cabo para dar la solución adecuada a la cuestión territorial y promover la cultura y organización de la República de Ucrania. Tampoco lo haremos sobre los factores más o menos favorables que pueda tener el capitalismo ruso en este conflicto.   
  
Este 2016 debemos tener muy claro que los medios que está utilizando el imperialismo pertenecen al arsenal ideológico más retrógrado, ya sean fundamentalismos religiosos, ultranacionalismos, xenofobia o supremacías raciales. Donbass: 11 mil civiles muertos, otros 17 mil heridos, dos millones de desplazados. Estado ucraniano: unos 200 antifascistas, comunistas, sindicalistas, periodistas asesinados salvajemente y quemados vivos en la masacre de Odessa de 2014 y otras acciones fascistas, ilegalizaciones y encarcelamientos de la ideología y organizaciones comunistas y otras asociaciones de la clase obrera, multiplicación de ataques y represión contra homosexuales, violencia y legislación contra otras minorías, limpieza total del patrimonio histórico, político y cultural de la época soviética,… Todo esto promovido por la UE y los EEUU y armado y protegido por su brazo militar, la OTAN. En el caso del Donbass, aparece sin piedad la opresión imperialista que está llevando a cabo todo el Occidente capitalista contra los Pueblos y, en este caso concreto, teniendo como objetivo los recursos naturales del Este europeo y obstaculizar las relaciones económicas que podría tener Rusia con otros estados. Para ello no dudan en utilizar perversamente a los pueblos trabajadores y azuzar los unos contra los otros en favor de sus más crueles intenciones. Los locutores y periodistas de los medios convencionales de derechas e “izquierdas” nos presentan un conflicto entre Rusia y Ucrania para que los trabajadores del mundo permanezcamos ciegos, mudos y sordos y divulguemos afirmaciones erróneas repletas de prejuicios ante lo que allí está ocurriendo.  

Una vez realizado el llamamiento a responder positivamente a la convocatoria a concentrarse ante el Privat Bank de la Gran Via, nos gustaría hacer un humilde llamamiento a no mirar hacia otro lado. Han transcurrido 80 años desde la significativa fecha de 1936 y, recordando a los Brigadistas Internacionales, tenemos que ir a Bilbo a hacer nuestro el grito de sufrimiento de todos los pueblos que son víctima del exterminio promovido por todos los asesinos que se nos presentan como demócratas y pacifistas, contra el imperialismo y el fascismo, en favor de la libertad, igualdad y solidaridad de todos los pueblos trabajadores que no tenemos fronteras. Entre otras cosas, la cita del 23 de enero nos parece adecuada para revitalizar de manera práctica el no rotundo que Euskal Herria dio a la OTAN hace 30 años. Por todos y todas las Ludmila Pablichenko y Vasily Zaitsev de hoy, por los niños y ancianos que permanecen desorientados sin sus escuelas y hospitales destruidos por las bombas pagadas por los estados que nos oprimen, en homenaje a todas las milicias antifascistas que por dignidad y conciencia están en lucha, y para darle un nuevo empuje al alma antimperialista y combativo lleno de solidaridad del Pueblo Trabajador Vasco, nos veremos en Bilbo el sábado 23 frente a la organización capitalista Privat Bank, propiedad del sionismo fascista. Paz entre Pueblos, Guerra entre Clases. 

2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

HITZALDIA "Ukraina eta Donbasseko egoera" + KONTZERTUAK "Faltons eta Barre Ikara"





Charla de la mano del historiador Jon Kortazar sobre la situación en Donbass desde un punto de vista antifascista + concierto de Barre Ikara y Faltons. Los beneficios serán destinados como ayuda humanitaria para Donbass.


El 15 de enero a las 19:00 en La Kelo gaztetxea de Santurtzi.



Jon Kortazarren bitartez Europa ekialdeko zonalde honetan gertatzen denaren berri izateko aukera izango dugu.