DONBASS INPERIALISMO ETA NAZI-FAXISMOAREN JOPUNTUAN
(Artikulua PDF-n deskargatzeko esteka HAU sakatu)
2017ko udaberri
honetan Ukrainako ekialde eta Errusiako mendebalde artean, Don ibai
kaudalatsuaren hegoaldean eta Europako ikatz mehategi nagusienen ikur historiko
izan den eskualdean kokatzen diren Donetsk eta Luganskeko Herri Errepubliken
sorreraren hirugarren urteurrena bete da.
Hiru urte joan dira lurralde horietako herritarrek demokratikoki Ukrainatik banatzea eta lurralde-egitura politiko berria sortzea erabaki zutenetik. Ukrainako osotasunean bereziki 2014tik aurrera sendotze etengabean dauden alderdi, bataloi eta antolakunde nazi-faxistek duten inpunitatea eta estatuaren egitura guztietan hauek duten garrantzia ukaezinak, inperialismoak eragindako gerra agertoki iraunkorra bilakatzeaz gain, erresistentzia antifaxistaren eta duintasunaren ikur bihurtu dute Donbasseko lurraldea.
Hiru urte joan dira lurralde horietako herritarrek demokratikoki Ukrainatik banatzea eta lurralde-egitura politiko berria sortzea erabaki zutenetik. Ukrainako osotasunean bereziki 2014tik aurrera sendotze etengabean dauden alderdi, bataloi eta antolakunde nazi-faxistek duten inpunitatea eta estatuaren egitura guztietan hauek duten garrantzia ukaezinak, inperialismoak eragindako gerra agertoki iraunkorra bilakatzeaz gain, erresistentzia antifaxistaren eta duintasunaren ikur bihurtu dute Donbasseko lurraldea.
2013ko amaiera: Euromaidanaren hasiera, bortizkeria eta kamuflatutako estatu kolpea.
Europar Batasuneko
kide izateko eta aldaketa “aurrerazaleak” eskatzeko mobilizazioen izaera
baketsua, hasi eta gutxira bilakatu zen luzera doan ametsgaizto honen erdigune.
Europarekiko “hurbilketa” eta Errusiarekiko apurketa zen manifestariek
aldarrikatzen zutena, egoera sozioekonomiko kaxkar batek eragindako haserreak
ezaugarritutako testuinguruan.
George Soros bezalako putreen fundazioek, Banku
Mundialak, Pentagonoko belatzek, CIAk, NATOk eta Europar Batasuneko agintari
eta inteligentzia zerbitzu nagusiek itzaletik babestu eta maneiatutako Maidan
mugimendu honek talde ultranazionalista eta nazi-faxisten protagonismoa
erakutsi zigun egunez egun hedabide burgesek aurkezten zizkiguten berrietako
irudietan.
![]() |
Euromaidaneko "oposizio demokratikoa" |
Duela urte batzuk estatu espainolean bizitako “suminduen”
agerpenaren antzera Kiev hiriburuan hasitako zerbait, historikoki Errusiarekin
izandako hartueman ekonomiko, politiko eta kultural oro modurik bortitzenean
suntsitzeko helburua hartu zuen, ederki antolatutako neurriz kanpoko
bortizkeria erabiliz aipatu talde horien aldetik.
Sobietar Batasunak okupazio
nazia pairatu zuenean, Ukrainako indar atzerakoi, nazionalista eta burges
batzuk bat egin zuten okupazio kriminalarekin.
![]() |
Ukronazi kolaborazionistak |
Stepan Bandera izan zen, besteak
beste, liderrik nabarmenetakoa, UPA deiturikoaren fundatzailea. Bere ideiak
berreskuratu eta aldarrikatzearekin batera, Errusiarekin harreman ekonomikoak
mantentzearen aldeko Yanukovich presidentea boteretik kentzea lortu zuten eta
bere ordez Petro Poroshenko entrepresari aberatsa eta europarzalea jarri zuten.
![]() |
Stepan Banderaren oroimen martxa nazi-faxista |
Aipatu beharra dago frankotiratzaile batek Maidaneko manifestarien aurka tiro egin
zuela eta hildakoak eta zaurituak eragin eta gero, gobernuaren aurkako
protesten bortizkeria izugarri hedatuta zegoela eta, “oposizio demokratiko”
honetako buruzagiek gobernuari egotzi zioten gertakariaren ardura, borrez eta
ezkutuz baino armatuta ez zegoen poliziari gobernuaren beraren aginduz tiro
egin izana leporatuz.
Gaur egun gauza frogatua da gertakari hauek guztiak Maidan
mugimenduaren kontrola itzalpetik kudeatzen zutenek eginiko probokazio
planifikatua izan zela, besteak beste, biziki gomendatzen dugun eta YouTuben
debalde ikusgai dagoen Oliver Stone zinemalari ospetsuak 2016ko amaieran
aurkeztutako Ukraine on Fire
erreportaian argi uzten denez.
2014eko maiatza: Odessako sarraskia
Maiatzaren Lehenean
kalera irtendako langile antifaxistek Ukrainako federalizazioaren inguruko
erreferendum baten aldeko eta faxismoaren aurkako oihuen artean egin zuten
manifestazio jendetsua non eta 1917ko Urriko Iraultza boltxebikearen irakaspen
paregabe eta aurrekari zuzen izandako 1905eko altxamenduaren ikur berezi
izandako Odessan.
Behin manifestazioa amaituta, Sindikatuen Etxean geratu ziren
manifestarietako batzuk, boterearen deszentralizazioaren, errusieraren
ofizialtasunaren eta kanpo politikaren inguruko erreferenduma eskatzeko sinadura
bilketa bati ekiteko. Biharamunean, nazi eta futbol zaletuen artean
mozorrotutako militar ultranazionalistaz osatutako beste manifestazio bat
abiatu zen Sindikatuen Etxeraino eta bertan zegoen kanpalekua erre eta gero,
eraikinari su eman zioten, bertan babesa hartu zuten antifaxisten artean, gutxienez,
43 hildako eta ehun zauritu baino gehiago eraginez ordu luzez luzatutako egun
beltzean.
![]() |
Ukrainako Femeneko buruzagietako bat Odessako sarraskian |
Aldez aurretik planifikatutako eta gidatutako gertakari hauek
inpunitate osoz burutu ziren eta gaur arte, ez dago ez atxiloturik ez
ikerketarik martxan, gaiari buruz ikusgai dauden bideo guztietan poliziak ere
parte hartu zuela ikus daitekelarik. Izuaren eta sarraskiaren estrategia,
berriro ere, herriak elkarren aurka xaxatzeko, desoreka zabaltzeko eta batez
ere, ardatz inperialistarekin bat egiten ez duten herrialdeak isolatzeko eta
bestelakoekin dituzten harremanak eteteko, kasu honetan Errusiaz ari
garelarik.
![]() |
Manifestazio nazi-faxista Kiev-en Azob bataloiaren banderekin |
Crimea 1954. urtean
txertatu zuen Jruschevek Ukrainan. Lotura artifizial honen bidez eskertu nahi
izan zion SESBeko Alderdi Komunistaren Ukrainako alderdikideei bera boterean
igoarazten emandako laguntza.
Errusia izandako lurraldeak, Errusiar Federazioan
sartzea erabaki zuen aho batez herri-erreferendumean 2014eko martxoan, Kieveko
gertaerek eragindako egonezin herritarrak bultzatuta aurreratutako bozketan.
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreferendumaren aurrean Krimean jarritako propaganda |
![]() |
Erreferenduma eta gero Krimean burututako ospakizunak |
Maiatzaren 11an, Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikak sortzea erabaki zuen
bertako herritarren gehiengo nagusiak. Ordura arte Ukrainan integratuta
egondako arima mehatzaridun lurralde hauen identitate nazionala errusiarra izan
da betidanik eta boterean talde nazi-faxisten oldarraldiari esker ezarritako
oligarkia errusiafoboa ikusirik, Ukrainan ezer egitekorik ez zutela sentitu
zuten.
![]() |
Erreferendumaren aurrean jarritako propaganda Donetsken |
Sobiet Batasunean,
herrien, hizkuntzen eta adierazpen kultural ezberdinen arteko elkarbizitza
baketsua eta begirunea nagusi zen eta horrek eragin zuen, sistema ekonomiko eta
politiko sozialistak bultzatutako babes, balore eta aurrerapenaz harro
sentitzen ziren herritarren arteko batasunaren izaera kolektibo eta
plurinazionalaren sendotzea.
Behin hori desagertuta, Sobietar Batasuneko herri
bakoitzean emandako kapitalismorako itzulerak ezaugarri propioak izan zituen
kasuz kasu, nazionalismoak ezaugarrituta gehienetan eta, zoritxarrez,
ezinikusiak, xenofobia eta arrazakeria erakarriz berarekin. Anai-arreba ziren
herriak elkarren aurka jartzea izan zen inperialismoaren eta bertoko nazio
bakoitzean indartutako burgesia eta burokrazia “sobietar” degeneratu eta ustel
bakoitzaren xedea. Honek guztiak zedarritzen du egungo egoeraren testuinguru
historikoa, azken batean, sozialismoak utzitako ondarea eta hurbil sentitzen
duten lehenaldi horren handitasunak bultzatutako sentimenduek, Errusiara begira
jarri ditu izaera nazional bera dituzten eskualde hauek.
![]() |
Erreferenduma Lugansken |
Baina ez hori
soilik. Sobietar Batasunaren itzal luzeak etorkizunez beteriko memoria iltzatu du
bere baitan biltzen ziren herrien nortasun kolektiboaren baitan. Eta honek
sozialismorako itzuleraren aldeko nahia, oligarkiaren aurkako jarrera,
antifaxismoaren gorazarrea, ongizate sozialaren defentsa,… bezalako aldagaiak
barne hartzen ditu, batzuetan modu kultural edo difusoagoan azaltzen badira
ere.
Eta, egungo testuinguruan ulergarri eta gaindigarri suertatzen diren
kontraesanak kontraesan, horren erakusle garbia da guretzat Donbasseko
lurraldea, Novorossia deitzen dutena.
Herri Errepubliken
aldarrikapen hauek sutan jarri zuten “Ukraina Handiaren” defendatzaileak.
Espetxetik zuzenean ateratako gaizkilez, eta bataloi eta eskuadra
nazi-faxistekin osatutako armada sasi-erregular baten bidez, AEBk eta EBk
jarritako aditu eta instruktoreekin, hornitutako gerra-materialarekin,
erabateko babes eta gerra-krimenak burutzeko karta zuriarekin, Donbasseko
herria erasotzeari ekin zioten gupidagabe, gainontzeko Ukrainako lurraldeetan,
indarrez, dekretuz eta hauteskunderik gabe konstituzio ukrainarra ezereztatuz,
erregimen faxista zabal baten legeria eta errepresioa indarrean sartzen zuten
bitartean. Eta ordudanik, duela hiru urtetik hona, Erresistentzia Antifaxista
egituratu eta egikaritzeak eta eskubide demokratikoak defendatzeak
masa-hiltzaileek domeinatutako bloke menperatzaile inperialistaren esku dagoen
mundu honetan zer garesti ordaintzen den bistaratzen ari dira bertoko
herritarrek euren borroka eta duintasunerako azaltzen ari diren adoreari esker.
Minskeko itun biak eta tragedia humanitarioa
Angela Merkelek,
François Hollandek, Vladimir Putinek eta Petro Poroshenkok parte hartu zuten mahai
inguru hauetan OSCEren –Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundea-
bultzadaz, izan ere, bi itun izan direlako Minsken: 2014eko irailaren 5eko
protokolo adostua lehena eta 2015eko otsailaren 11ko ituna bigarrena.
Bielorrusiako hiriburuan eta Aleksander Lukashenko presidentearen eskutik ospaturiko elkarrizketa hauek, Ukrainiar Armadak Devaltsevo hiriaren inguruan pairatutako porrot militar galantaren ondorio zuzena izan ziren. Gatazkari zeharkatu ezineko nondik norakoak finkatzeko asmoa azaldu zuten Errusiak, Ukrainiako gidari berriek eta errepubliketako ordezkariek. Erabili ezineko armamentu mota, preso trukaketa, Donbasseko lurraldeen etorkizuneko estatus berezi bat aintzat hartzeko aukera,…. Islatu ziren bertan.
Egiari zor, Errepubliketako arduradunek ez dute konfiantzarik izan akordio hauetan, egunez egun ikusi dutelako herritar eta azpiegitura zibilak bonbardaketen xede izaten, are, bigarren ituna onartu nahi ez zutela adierazi zuten, modu batera ala bestera, azkenean, denbora irabazteko eta erasotutako herri gisa, ukrainarren basakeria salatzeko baliatu dituztelarik. Errusiak bertan jokatu duen paperaz asko hitz egin da, batez ere errepubliken ordezkari lana zer punturarte bete duenaren inguruan.
Novorossiako herritarrek argi daukate Kieveko Junta deuseztu artean bakean bizitzerik ez dutela izango. Hortaz, asko izan daitezke gatazkari, behin betiko amaiera baino, nolabaiteko aldakuntza erakarri diezaioketen aldagai posibleak, batzuk besteak baino egingarriagoak iruditzen bazaizkigu ere batzukk aipatuko ditugu:
Bielorrusiako hiriburuan eta Aleksander Lukashenko presidentearen eskutik ospaturiko elkarrizketa hauek, Ukrainiar Armadak Devaltsevo hiriaren inguruan pairatutako porrot militar galantaren ondorio zuzena izan ziren. Gatazkari zeharkatu ezineko nondik norakoak finkatzeko asmoa azaldu zuten Errusiak, Ukrainiako gidari berriek eta errepubliketako ordezkariek. Erabili ezineko armamentu mota, preso trukaketa, Donbasseko lurraldeen etorkizuneko estatus berezi bat aintzat hartzeko aukera,…. Islatu ziren bertan.
Egiari zor, Errepubliketako arduradunek ez dute konfiantzarik izan akordio hauetan, egunez egun ikusi dutelako herritar eta azpiegitura zibilak bonbardaketen xede izaten, are, bigarren ituna onartu nahi ez zutela adierazi zuten, modu batera ala bestera, azkenean, denbora irabazteko eta erasotutako herri gisa, ukrainarren basakeria salatzeko baliatu dituztelarik. Errusiak bertan jokatu duen paperaz asko hitz egin da, batez ere errepubliken ordezkari lana zer punturarte bete duenaren inguruan.
Novorossiako herritarrek argi daukate Kieveko Junta deuseztu artean bakean bizitzerik ez dutela izango. Hortaz, asko izan daitezke gatazkari, behin betiko amaiera baino, nolabaiteko aldakuntza erakarri diezaioketen aldagai posibleak, batzuk besteak baino egingarriagoak iruditzen bazaizkigu ere batzukk aipatuko ditugu:
-Batez ere, Estatu Batuek eta
Errusiak hitzarmen bat egitea eta beraren bidez Ukrainari Donbass bakean utz
dezala inposatzea eta trukean, Donbassek estatus politiko berezi bat hartzea.
Aukera honek kasko urdinen parte hartzea erakarri lezake eta Nazio Batuen
aldetik inplikazio biziagoa gatazkan epaile gisa arituz. Gatazka izozteko
aukera litzateke, beti ere aurkarien nahiak aldatu gabe.
-Kieveko Juntak, herrialdea
ekonomikoki hondoratuta daukalarik, aurrera egiteko aukerarik ez izatea eta
goranzko bidea hartzen doan herri-haserreak matxinada berriak piztea, egoera
sostengaezina bilakatzeraino Ukrainan bertan. Besteak beste, Europak, banku
Mundialak edo Nazioarteko Diru Funtsak inbertitutako dirutzak agortzen doaz eta
adinduen pentsioak, langabetuentzako laguntzak, frontean hildako soldaduen
familientzako konpentsazio funtsak, osasungintzak eta hezkuntzak pairatzen
duten ahanztura… agertoki tragikoa aurkezten digute. Alegiazko matxinada berri
hauek izaera sozialista-antifaxista-aurrerazalea edo ultranazionalista-erreakzionarioa
izatea beste auzi bat litzateke. Ukrainian Errusiarekin harreman ekonomiko
historikoak berreskuratzearen aldeko gobernu berri bat osatzea ez zaigu batere
egingarria iruditzen momentuz.
-Alde batek bestearen gaineko
garaipen militarra erdiestea. Gatazkari eman beharreko intentsitatea Ukrainatik
kanpo erabakitzen dela argi daukagu, hortaz, Donbass aire bidezko bonbardaketen
bidez suntsitzea ala lurreko fronteko borroketan aritzea inperialistek hartuko
duten erabakia da. Honekin batera, eta Errusia euren jo puntuan dagoenaz
jabetuta, Donbassen defentsa militar irekian aritzeko interesik ez duela bistan
da, onarpen instituzionala eta ofiziala (dokumentuak, egiaztagiriak,…) zein
laguntza humanitarioa bideratzen duen arren mugaren bestaldetik, errefuxiatuak
jasoz.
-Errepubliketan udara aldean
ospatu beharreko hauteskundeetan emango diren emaitzek ere garrantzia izango
dute epe motzean. Errepublikek hartuko duten izaera, eta batez ere, hautatuko
duten eredu ekonomikoaren ezaugarritzeak “soilik” Errusiarekin batzeko ala
prozesu eraldatzaile bat martxan jarriko duten zehaztuko dute. Errusia ere,
ardatz inperialista atlantiarraren aldetik jasaten ari den presio ekonomiko eta
militar guztiarekin, ez luke printzipioz izaera iraultzailea izan dezaketen
mugimendu indartsuak bere barne politikan eragin kutsakorrik izatea baimenduko.
Guk, arreta biziz jarraitzen dugu aukera hau, errepublikek iragan sobietarreko
antolaketa eta baloreak gure mendera ekarri baitituzte, klase borrokaren eta
sozialismo edo justizia sozialaren irizpideak mahaigaineratuz eta bertoko zein
Europako beste latitudeetako antifaxiston belaunaldi berriei lehenaldiaz
ikasteko aukera ematen.
Minskeko akordioen
izenpetzea eta gero, dozenaka alditan hautsi dituzte talde ukronaziek eta
armada desantolatu ofizialak berak besteak beste, Europar Batasunaren edo Nazio
Batuen Erakundearen ixiltasun eta baimenarekin. Mortero, misil edo kanoikaden
bitartez zibilen kontra aritzen dira ia egunero xede militarrak ahaztuta eta
lurreko borroketan aurrera egiterik ez dutela ohartuta. Gatazkaren ondorio
humanitarioak larriak dira oso: 12.000 zibil inguru hilik, ia 20.000 zauritu,
bi milioitik gora lekualdatu, 8000 hildako,…. Ospitalen eta eskolen aurkako
erasoak, oinarrizko azpiegituren kontrako sabotaiak, hirien suntsiketa
egunerokoa dira bertan.
Elkartasun antifaxista hedatuz doa
Maidango gertakariek
europar antifaxistak hunkitu gintuzten. Garai sobietarreko eta bereziki 1945eko
Garaipen Handiaren zantzu sinboliko edo kultural oro legez kanporatu eta
erauzteari ekiten ikusi genuen Maidango mugimendu hau eta gerora indarrean
sartutako inolako zilegitasun demokratikorik gabeko botere politiko berriaren
aparatu sozial eta militarrak. Museo, monumento eta arrasto horien eta lehenaldi
loriatsuaren memoriaren defentsan, euren bizia arriskuan jartzen duten bertoko
aiton-amonen eta gazte antifaxisten duintasunak hunkitu gintuen. Ukrainako
errepublikaren ezagutza eta ezarpen politikoaren bultzatzaile nagusi izandako
Leninen estatuak suntsitu eta desagertaraztearekin batera, sindikatu eta
alderdi iraultzaile eta bestelakoak legez kanporatzearekin eta kideen
espetxeratzearekin batera, kanpotarren aurkako eraso xenofobo eta bereziki
errusiarfoboen biderkatzea, homosexualen aurkako progromak, klase xumeen
aurkako terrorismo ekonomikoa,… erabateko inpunitate legalarekin ezarri egin
dira, eguneroko ogi bilakatzeraino.
2016ean Donbassera joandako karabana
Banda Bassottiko kideak eta Europako beste antifaxistak aurtengo karabanan
2016ean Donbassera joandako karabana
Banda Bassottiko kideak eta Europako beste antifaxistak aurtengo karabanan
Kapitalismoaren
gainbeherak ezaugarritutako Europan bizi dugun une historiko honek dakarrenaz
konsziente garenok nazi-faxismoa bizi-bizirik dirauela dakigu, Maidango
borroketan ibilitakoak, Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko monopolista
handien ehiza-txakurrak baino ez direla dakigun bezala. Odessako gertaerek Europa
osoko mugimendu antifaxista kalera ateratzea eragin zuten. Arrakasta handiagoaz
ala apalagoaz, denok sentitu ginen erasotuta eta denok saiatu ginen gure
indarren araberako salaketa egiten. Donbasseko errepubliken defentsan aritzen
diren milizianoen ausardiak, bertoko herriaren duintasuna eta defendatzen duten
kausaren erabateko zilegitasunak mundo osoko bolondresak eraman ditu
Donbassera, bertan sorosle lanetan edo milizietan jardutera, duela 80 urte
estatu espainoleko guda antifaxistara etorritako Nazioarteko Brigadisten eredua
gure mendean biziberrituz. Banda Bassotti Erromako musika talde ezagunak
bultzatuta, elkartasun karabanak antolatu dira urtez-urte, sorospena ematera
eta Europa osoko antifaxiston maitasuna eta gertutasuna adieraztera abiatu
direlarik. Aurten ere, bertan izan dira karabanako kideak eta Donbassetik atera
bezain pronto euren aurkako 50 bat atxilotze agindu eta extradizio eskaera
luzatu dizkie Ukrainako gobernuak Europar Batasuneko kideei.
Ezkerraldean,
Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, hirugarren urtea da
sentsibilizazio eta ohartaratze kanpainak burutzen ditugula. Europako
saskibaloi txapelketa ospatu zenean BECen elkarretaratze handia burutu egin zen
Ukrainak jokatzen zuen egunean bertan.
BECen elkarretaratze antifaxista
Ezkerraldea Antifaxistari dagokionez, hitzaldiak, bideo-emanaldiak, elkartasun margoziak, laguntza ekonomikoa bideratzeko kontzertuak, material salmenta eta giza-laguntza bilketen antolaketarekin burutu dugu gure ekarpena. Bilbon Privat Bank banketxe ukrainar eta sionistak duen egoitzaren atarian elkarretaratzea burutu genuen ere bai. EH-Donbass komitearekin elkarlanean ari gara eta, gure indarrek baimendutakoaren baitan, saiatu egiten gara gai hau oharkabean pasatzen ez uzten eta inperialistek hango errealitateari ezarritako harresi informatiboa pitzatzen eta horrela jarraituko dugu egiten Donbasseko lurraldea bakean ikusi arte.
Bilbon Privat Bank banketxe ukrainar eta sionistak duen egoitzaren atarian elkarretaratze antifaxista
2017an Ezkerraldea Antifaxistak batutako laguntza
2017an Portugaleten eginiko margoketa
https://ezkerraldeaantifaxista.blogspot.com/2016/03/donacioenes-desde-ezkerraldea-para.html
2016an zehar Ezkerraldea Antifaxistak batutako laguntza
Guretzat, fronte antiinperialista eta langile elkartasunaren adierazpena borroka antifaxistaren parte zatiezin eta ukaezinak dira, betebehar hutsa.
BECen elkarretaratze antifaxista
Ezkerraldea Antifaxistari dagokionez, hitzaldiak, bideo-emanaldiak, elkartasun margoziak, laguntza ekonomikoa bideratzeko kontzertuak, material salmenta eta giza-laguntza bilketen antolaketarekin burutu dugu gure ekarpena. Bilbon Privat Bank banketxe ukrainar eta sionistak duen egoitzaren atarian elkarretaratzea burutu genuen ere bai. EH-Donbass komitearekin elkarlanean ari gara eta, gure indarrek baimendutakoaren baitan, saiatu egiten gara gai hau oharkabean pasatzen ez uzten eta inperialistek hango errealitateari ezarritako harresi informatiboa pitzatzen eta horrela jarraituko dugu egiten Donbasseko lurraldea bakean ikusi arte.
Bilbon Privat Bank banketxe ukrainar eta sionistak duen egoitzaren atarian elkarretaratze antifaxista
2017an Ezkerraldea Antifaxistak batutako laguntza
2017an Portugaleten eginiko margoketa
https://ezkerraldeaantifaxista.blogspot.com/2016/03/donacioenes-desde-ezkerraldea-para.html
2016an zehar Ezkerraldea Antifaxistak batutako laguntza
Guretzat, fronte antiinperialista eta langile elkartasunaren adierazpena borroka antifaxistaren parte zatiezin eta ukaezinak dira, betebehar hutsa.
Horregatik saiatu
egiten gara beti eta printzipioz, gure lurraldean ematen diren gertakariak
beste latitudeetako gertakariekin uztartzen, langileok aberri bakarra osatzen
dugulako munduan eta gutakoak erasotzen dituzten bakoitzean elkartasuna
adierazten dugunean ohartzen garelako nor dagoen elkartasuna adierazteko prest,
nor inperialisten leloak errepikatzen eta nor erdibideko jarrera epel,
hipokrita eta koldarrak defendatzen. Zentzu honetan, jasaten dugun terrorismo
informatiboaren kutsadura noraino dagoen zabalduta salatze aldera, bereziki
tamalgarria eta arbuiagarria iruditzen zaigu urrun geratzen hasten diren beste
garai batzuetan inperialismoaren aurkako ildo argia sostengatzen zuen herri
sektore zabal baten oinordetza historikoa bere egiten duen mugimenduaren
egunkaria den GARAk Donbass, Siria, Libia edo Venezuelaren aurkako eraso
inperialista eta faxisten inguruan ematen ari den trataera lotsagarri eta
mingarria. Esan gabe doa guretzako, euskal sozialdemokraziaren sektore baten
egitasmoen beste adibide argigarri bat
baino ez dela hau.
Tamalez, pairatzen
ari garen Hirugarren Mundu Gerraren agertokietako bat dugu Donbass eta ez dugu
uste inperialistek eta euren txakur nazi-faxistek debalde altxatuko diotenik
gerra egoera. Izan ere, Maidanen emandako oso antzeko mugimenduak ari gara
somatzen Venezuelako “oposizio demokratikoaren” aldetik Sobiet Batasunean
gertatu bezala, langileriak batasuna eta elkartasunaren bidetik baino ez du
lortuko, masa-hilketak ikusten ohituta gaituen kapitalismoaren deskonposaketak
eta berarekin dakartzan gerra egoerek ezaugarritutako aro hau gainditzea. Eutsi
gogor Donbass! ¡No pasarán!
Informazio gehiago EH-Donbass Komiteko web gune eta bere
esteketan:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina